XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jendeak ez du gizon zahar eta aurrerapekorik maite.

Giroaren indarra hain da handia, ezen bortxaturik bait gaude erabaki bat hartzera, eta, apika, giroa segitzera.

Argudioa eta izatea honetan datzate: borondateari kaso egitea edo giroaren pean erortzea.

Elizak ere egiten du bere propaganda edo zabalkundea.

Bere tankeraz egiten du.

Kristok ere bere tankerara eta estilora egin zuen.

Noiz jaioko zen, esan zigun, eta noiz hilko zen ere abisatu zuen.

Noiz etorri, igarlearen ahoz esan zuen, eta abar....

Kristo hil zenean, bere zabalkundea egiteko hil zen.

Ez ahal duzu hau nahikoa pentsabide, hamabostaldi honetako erlijio hezibidea programatzeko?.

Gure erantzunak (zure erantzunak) apostu bat izan behar du.

Lehen ere, gure aurrekoek ongi fidatu ziren, eta, gainera, irabazi, ondo fidatu bait ziren.

Pentsa ezazu serioski, zein programa mota eginen duzuen hamabostaldi honetan.

Joan den hamabostaldian egin zenuten tankera eta gaia jarraituko dituzuen, ala bide berria hartuko duzuen ala erdikoa, gaia hobeto pentsatzeko eta konkretatzeko.